XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARNt (garraiatzailea). Zitoplasmako molekula hauek aminoazidoak garraiatzen dituzte erribosometara ARNm-an dagoen aginduari jarraituz.

ARNr (erribosomikoa). Proteinekin elkarturik dago erribosomak eratuz eta proteinen sintesian ere parte hartzen du.

ARNn (nukleolarra). Nukleoloan dago.

3.2.2.5. Bitaminak

Gorputzean oso kantitate txikia egon arren, bitaminak izaki guztien funtzionamendurako ezinbesteko molekula organiko sinpleak dira (lipidoen, proteinen edo gluzidoen deribatuak). Biokatalizatzaile gisa jokatzen dute. Mikroorganismoek eta izaki autotrofoek sintetiza dezakete, baina izaki heterotrofoek ez.

Organismoak ez ditu energia lortzeko erabiltzen. Oro har, animaliek ezin sintetiza ditzakete. Beraz, bitamina-premiak dieta egokiaz asetzen dira. Salbuespenak badaude. Animalia gehienak C bitamina sintetizatzeko gai dira, baina gizakia ez.

Edozein bizidunengan organismoak duen bitamina-kantitatea eta bitamina-premia parean ez daudenean, eragozpenak izaten dira prozesu metabolikoan. Hiru motatako eragozpenak izaten dira:

- Abitaminosia, bitamina gabezia erabatekoa denean.

- Hipobitaminosia, gabezia neurri batekoa denean.

Prozedura:

a) 10 gramo gibel 5 cm3 ur distilatutan xehetu irabiagailua, irabiagailua edo hareadun mortairua erabiliz.

b) Ehun eta inbutuarekin hainbat aldiz iragazi gibel-hondakinak (hots, sare-zuntzak, odol-hodiak, etab.) eliminatzeko.

c) Iragaziari =nAc=l 2 M-ko bolumen berdina gehitu, inguru hipertonikoa eratu eta nukleoak apur daitezen. Horrela nukleoko materialak aske geratuko dira.

d) Zentimetro kubiko bat garbigarri likido gehitu. Horrekin azido nukleikoak beren proteinetatik bereiztu egiten dira. Eragin minutu batzuetan eta geldirik utzi.

e) 96 ampdeg;ko 20 cm3 inguru alkohol gehitu, ontziaren paretetan poliki-poliki irristaraziz, ur-inguruaren eta alkoholaren artean interfasea sortzeko eran.

Interfase honetan azido nukleikoak harizuntz zuri fin gisa isurtzen dira. Hauek tanta-kontagailu baten bidez edo beirazko ziri batekin atera daitezke, norabide batean, azido nukleikoak ziriari itsatsirik gelditzeko moduan, poliki astinduz gero.

* Isuritako harizuntzak ezargailu baten gainean zabaldu.

* Minutu batzuetan ortzeina koloratzaileaz tindatu.

* Ur distilatuaz garbitu.

* Glizerina-tanta bat ezarri eta estalki baten bidez harizuntzek koloratzailea hartu dutela ikusi. Azido nukleikoek kolore morea: dute, eta ehun-hondakinek, baldin badaude, kolore marroia.

* Substantzia nuklearrak diren edo ez frogatzeko txotx batekin ahoaren barruko aldeko mukosa masailaren azpitik harraskatu eta ateratakoa porta baten gainean zabaldu.

* Lehortu porta alkohol-erregailuaren gainetik igaroaraziz eta minutu batean ortzeina koloratzaileaz tindatu. Garbitu eta aztertu.

* Ikusten denez, azido nukleikoek bezala mukosako zelula ezkatadunek ere kolore morea dute. Zitoplasmek aldiz, zeharrargitsu irauten dute.